"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala estreinatuko da Donostiako Zinemaldian

Aiurri 2025ko ira. 3a, 13:11

Aurtengo Donostiako Zinemaldian, Maluta* Films ekoiztetxearekin batera ondutako "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala aurkeztuko du Inge Mendioroz Ibañez zuzendariak. Irizar Saria eskuratzeko hautagai, Zinemira saila irekiko du andoaindarraren bigarren ez fikziozko obrak: Lourdes Iriondoren ibilbidea askotariko zertzeladetatik irakurtzeko gonbitea luzatzen dio obrak ikusleari, gaiaren bueltako beste makina bat hausnarketa egitearekin batera. 

Artxiboko irudiek zein elkarrizketatuen lekukotzek osatzen dute kontaketaren bizkarrezurra. Hala, hitza hartu dute, besteak beste, ikus-entzunezkoan eskualdeko herritarrek: Urnietako Koro Berasategi Iriondo abeslariaren ilobak eta Andoaingo Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIA egunkariko zuzendariak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!