Itxuraldatuta ekingo diote ikasturteari herriko Udal Pilotalekuak eta futbol-zelaiak: lehenaren kasuan, LED sistemara aldatu du argiteria Urnietako Udalak,"kontsumo energetikoa murrizteko". Horrez gain, pintaketa-lanak egin dira. Bigarrenaren kasuan, argiterian ere aldaketa berdina egin dute, baita zelaiko kalteak konpondu ere.