Herriko etxebizitzen diagnostikoa aurkeztuko du Urnietako Udalak

Aiurri 2025ko ira. 4a, 12:28

Etxebizitzaren auziari eutsi dio Urnietako Udalak: aferaren gaineko diagnostikoa egiteko eskatu zion enpresa bati iaz. Bada, orain, azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean, datorren irailaren 10ean, asteazkenarekin, 18:30ean, Lekaio kultur etxean.

Askotariko gaiak izango dituzte hizpide hitzorduan, besteak beste: ingurune geografikoa, joera demografikoak, udalerriko etxebizitza-premia eta eskaria, etxebizitza parkearen bilakaera eta ezaugarriak, etxebizitza merkatua...

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!