LHko 6ko ikasleak lehendabizikoz irailaren 16an, asteartean, joan ahalko dira, 17:00etatik 19:00etara. Familiek eta tutoreek ere Gaztelekua bisitatu ahal izango dute egun horretan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Izena ematen duten herritarren kasuan, gurasoren batekin edo legezko tutore batekin joan beharko dute. Irailari begira, honako egutegia zehaztu du Gaztelekuak:
- Astelehen eta astearteetan LH 6. mailako ikasleak 17:00etatik 19:30era sartu ahal izango dira.
- Asteazken, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara DBH 1., 2. eta 3. mailako ikasleak sartu ahal izango dira.
Bi bide ipini ditu Urnietako Udalak urnietarren esku, zalantzak argitzeko. Batetik, helbide elektronikoa (gazteleku@urnieta.eus) eta, bestetik, telefonoa (608928311-943333972).