Pontx pailazoa, ostiral honetan, Xoxokan

Aiurri 2025ko ira. 10a, 20:27

Joanes Etxebeste Sarako gaztea da Pontx pailazoa.

Auzo elkarteak gonbitea luzatu du: "Ostiral honetan, Xoxokako eskolan barre eta kolore festa! Pontx pailazoa gure Xoxokako eskolara dator. Umorea, magia eta sorpresak etxeko txikientzat (eta ez hain txikientzat ere bai)".

Sarrera librea da: "beraz ez galdu aukera! Etorri familiarekin eta gozatu arratsalde alai batez!".

Irailak 12, ostirala. 17:30. Xoxokako eskola, Urnieta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!