Emakumeen Jabekuntza Eskolaren urte osoko programa aurkeztu du Urnietako Udalak

Aiurri 2025ko ira. 11a, 10:48

Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikasturte osoko programa aurkeztu du, berriki, Urnietako Udalak: hala, bai udazkenean, bai udaberrian, hamahiru jardueratan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. 

Parte hartu nahi duten emakumeek irailak 8-19 bitartean eman beharko dute izena Bertan herritarren arretarako bulegoan, astelehenetik ostiralera 7:30-14:30 bitartean edo online Urnietako Udalaren webgunean. Bestalde, zaintza-zerbitzua ere bermatuko du Urnietako Udalak: "Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute".

IRAKURLE-ESKOLA FEMINISTA

"Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu.Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz elkarlanerako gune bat sortuko dugu".

  • Dinamizazioa: Emagin. Maider Kery Avaristo Iziar
  • Egutegia: urriak 2, abenduak 4, otsailak 5, apirilak 16, ekainak 4.
  • Ordutegia: 16:00-18:00
  • Lekua: Liburutegia
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro

MUNDUKO EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA-KLUBA

"Irakurketa-klub honetan munduko hainbat herrialdetako idazleen lanez gozatuko dugu. Zuzenean edo zeharka, gurearen antzeko testuinguru eta errealitate soziokulturaletan emakumeok bizi dugun egoerari buruz arituko gara. Hausnarketaren ondoren, irakurritako obrari buruzko hitzaldia eskainiko digu dinamizatzaileak".

  • Dinamizazioa: Elkarrekin Hazi Elkartea. Isabel Allende-Robrero
  • Egutegia: azaroak 6, urtarrilak 8, martxoak 5, maiatzak 7
  • Ordutegia: 18:20-20:30
  • Lekua: Liburutegia
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: erroldatuak 8 euro eta erroldatu gabeak 16 euro

KLOWN TAILERRA

"Agian emozioak azal azalean dituzu, edo sakonean giltzapetuta. Ziur par egiten badakizula, jolasten ere bai. Eta baliteke jolasteko ohitura izatea edo behar bada ahaztuta daukazu. Etorri jolastera eta hunkitzera. Jarri sudurrean gorria eta gorputzean irria. Emakumeen artean, irribarre eta algara artean elkarrekin patriarkatuaren tranpa deskubritzen joango gara".

  • Dinamizazioa: Beatriz Egizabal eta Paki Caballero
  • Egutegia: azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10, otsailak 7
  • Ordutegia: 11:00-13:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro

NUTRIZIOAREN GARRANTZIA EMAKUME KIROLARIONGAN 
Solasaldia

"Saio honetan, gure gorputza hobeto ulertzea eta elikadura-ohitura osasuntsuak garatzea dugu helburu, hala, autonomia, segurtasuna eta ongizatea handitzeko. Horretarako, elikadura orekatuaren oinarriak landuko ditugu tailer honetan, emakumeon beharrak identifikatu, eta mitoak desegingo ditugu".

  • Dinamizazioa: Ainhoa Aierdi Zapirain (nutrizionista)
  • Egutegia: azaroak 3
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: kiroldegiko boxetan
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro

INDARRA, OSASUNERAKO HIZPIDE

"XXI. mendean, indar-entrenamendua giharren-indarra, erresistentzia, potentzia eta osasun orokorra hobetzeko ariketen prozesu planifikatu eta progresibo gisa definitzen da, pertsona bakoitzaren behar eta helburuetara egokituta. Iraganeko estereotipoetatik urrun, gaur egun, ebidentzia zientifikoak babesten du eta, pertsona ororentzako praktika seguru, eraginkor eta funtsezkoa izatea nahi dugu. Saio hauetan emakumeok gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera izango dugu; izan ere, indarra lantzeko teknikak ikasiko ditugu. Helburua autonomia, konfiantza, segurtasuna eta ongizatea lortzeko bidean pausoak ematea da, norbera bere erritmoan eta duen indarretik abiatuta".

  • Dinamizazioa: Andrea Caballero Hernandez: entrenatzaile pertsonala
  • Egutegia: azaroak 17, abenduak 1
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: kiroldegiko boxetan
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: erroldatuak 4 euro eta erroldatu gabeak 8 euro

MENOPAUSIAN ERE ZAINDU GAITEZEN

"Ikastaro honek menopausia garaian elikadura aholkuak jasotzea eta osasun fisikoa indartzea du helburu. Etapa honetan, gorputzak aldaketa ugari bizi ditu, eta horiek ulertu, zaindu eta indartzeko tresnak eskura ditzakegu. Lehenengo saioan, elikadurari dagokion aholkuak jasoko ditugu eta, bigarren eta hirugarrenean, indar fisikoa lantzeko ariketa funtzionalak ikasiko ditugu; hala, norberaren konfiantza handitu eta autonomia garatzeko baliabideak sortzeko. Gainera, beste emakumeekin esperientziak partekatzeko espazio segurua eta laguntza-sarea sortzeko aukera izango dugu".

  • Dinamizazioa: Ainhoa Aierdi Zapirain: nutrizionista / Andrea Caballero Hernandez: entrenatzaile pertsonala
  • Egutegia: azaroak 10, azaroak 24, abenduak 15
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: kiroldegiko boxetan
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro

MITOAK DESERAIKITZEN: NO MÁS AMORES ROMÁNTICOS
Solasaldia

"Nola harremantzen gara? Noizbait pentsatu al duzu zergatik harremantzen garen modu batera edo bestera? Hausnarketara bideratutako saioa da, eta, batez ere, kolektiboki bizipenak konpartitzeko. Indarkeria matxista identifikatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko tresnak eskuratuko ditugu. Halaber, normatiboak ez diren sexu-joera eta/edo genero identitatea dugunon kontrako indarkeriaren identifikazioa eta arbuioa landuko dugu".

  • Dinamizazioa: Harremanak elkartea
  • Egutegia: azaroak 21
  • Ordutegia: 20:30-22:30
  • Lekua: kiroldegiko boxetan
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro
  • Oharra: gazteei zuzenduriko saioa izango da. Afari-merienda egongo da.

LILATOIRAKO BIDEA ELKARREKIN

"Ez du axola korrika egiten duzun ala ez, hemen hasten da zure bidea. Lilatoia ez da soilik lasterketa bat: emakumeon ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da, kirolaren bitartez, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz. Horregatik sortu dugu prestaketa-talde hau, emakume guztientzat, korrikalari esperientziadunentzat, zein lehen aldia dutenentzat. Entrenamendu egokitua izango da, hots, norberaren erritmoa eta egoera fisikoa kontuan hartuko dugu lanerako. Elkarrekin entrenatu eta elkar animatzeko espazioa izango da. Taldean korri egin nahi baduzu, hau da zure lekua".

  • Dinamizazioa: Arixen Unanue Usabiaga, atletismoko entrenatzailea
  • Egutegia: urtarrilak 13, 20, 27, otsailak 3, 10, 17, 24 eta martxoak 3
  • Ordutegia: 18:00-19:30
  • Lekua: lehenengo egunean kiroldegian elkartuko gara
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: erroldatuak 12 euro eta erroldatu gabeak 24 euro

MITOAK DESERAIKITZEN: NO MÁS AMORES ROMÁNTICOS
Solasaldia

"Nola harremantzen gara? Noizbait pentsatu al duzu zergatik harremantzen garen modu batera edo bestera? Hausnarketara bideratutako saioa da, eta, batez ere, kolektiboki bizipenak konpartitzeko. Indarkeria matxista identifikatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko tresnak eskuratuko ditugu. Halaber, normatiboak ez diren sexu-joera eta/edo genero identitatea dugunon kontrako indarkeriaren identifikazioa eta arbuioa landuko dugu".

  • Dinamizazioa: Harremanak elkartea
  • Egutegia: martxoak 6
  • Ordutegia: 20:30-22:30
  • Lekua: kiroldegiko boxetan
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro
  • Oharra: gazteei zuzenduriko saioa izango da. Afari-merienda egongo da.

LANTEGI PRAKTIKOA ETA BIZIPENEZKOA: EGIA AL DA EROAK GAUDELA? ¿CÓMO NOS CONSTRUIMOS PARA SER QUIENES SOMOS?

"Emakumeoi eta genero-disidentziei generoaren eraikuntzak eta gizartean esleitzen zaigun lekuak gure osasun mentalean eta emozionalean duen eragina aztertuko dugu. Hori, osasunaren azterketa feminista batetik eta norberaren bizi esperientziak partekatuz egingo dugu. Osasun-eredu androzentrikoan emakumeak historikoki aztergaia izan gara eta jakintzaren eraikuntzan subjektu aktibo bilakatzeko proposamena da honakoa".

  • Dinamizazioa: Estereotipak elkartea
  • Egutegia: martxoak 14 eta 28
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: kiroldegiko boxetan
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro

OINARRIZKO BRIKOLAJE TAILERRA

"Ikastaro honetan, helburu nagusia gure etxean autonomoagoak izatea da. Horretarako, oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikasiko ditugu, hala nola: zulagailuak eta barautsak erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, zerra maneiatzea, bandak jartzea, txorrotak muntatzea zein zisterna baten funtzionamendua. Gainera, arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak eta modu seguruan lan egiten ikasiko dugu".

  • Dinamizazioa: Carmen Melchor Serna: gas, berokuntza eta iturgintza instalatzailea
  • Egutegia: martxoak 21, apirilak 18 eta maiatzak 9
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: erroldatuak 15 euro eta erroldatu gabeak 30 euro

SORMEN TAILERRA: SORMENA EZ DA LUXUA

"Gure sormenarekin konektatu ahal izango dugu, kontuan hartuta pertsona guztiok dugula. Izan ere, hori, mugituz, hizkuntza sinbolikoa praktikan jarriz eta baliabide poetiko eta musikalak aztertzen hazten da. Tailer honetan, poeta eta pentsalari feministengan -edo balio eta estetika hegemoniko disidenteengan- oinarrituko gara. Haien ustez, "poesia ez da luxu bat”, eta, erakusten digute kolektiboak direla minez eta pozez zeharkatzen ditugun bideak.

Oharrak: ekarri arropa erosoa, idazteko papera eta boligrafoa edo idatzi daitekeen mugikor bat, eta etzateko esterila edo manta bat (mugikortasun-arazorik izanez gero, aulkiak jarriko ditugu). Objektu kuttun bat aukeratu eta ekarri".

  • Dinamizazioa: Isa Casanova (La otra) eta Jhana Beat, artistak
  • Egutegia: maiatzak 22
  • Ordutegia: 18:30-22:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: erroldatuak 3,5 euro eta erroldatu gabeak 7 euro

IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUA: LA OTRA

  • Egutegia: maiatzak 23
  • Lekua: Sarobe
  • Oharra: Kotzerturako sarrerak martxotik aurrera egongo dira eskuragarri Sarobeko webgunean
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!