Txangoa, Muñiskuegañeko multzo megalitikora

Aiurri 2025ko ira. 12a, 09:33

Muñiskuegañeko multzo megalitikora txangoa egiteko aitzakia luzatu die mendizaleei Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak: irailaren 20an izango da hitzordua goizeko 10:00etan. 

Hasi eta buka, Besabi izango da bisitariak elkartzeko puntua eta Luiz Mari Zaldua herrikideak hartuko du txangoa gidatzearen ardura. Euskaraz izango dela iragarri dute antolatzaileek eta 6 €-ko prezioa izango du jarduerak. Horrez gain, izen-ematea "ezinbestekoa" dela iragarri dute: "Hamalau urtetik gorakoentzat da soilik".

Izena emateko hainbat bide ipni ditu antolakuntzak aukeran: 943 49 42 48 zein 688 89 50 68 telefono-zenbakietara hots eginda edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzita

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!