Lasterketa eta Super H elkartearen txokoa, Etxeberriko festetan

Aiurri 2025ko ira. 13a, 12:54

Gozatu ederra ari dira hartzen urnietarrak Etxeberri plazaren bueltan: atzotik hasita, hiru eguneko ospakizun-giroa lehertu da bertan. Txanbolin txistulari bandaren dianaren ondoren, lasterketa egin dute goizean herritarrek: auzuneari bi itzuli emanda, oilaskoz mozorroturiko antolatzailearen atzetik ibili dira korrikalariak. Ondoren, jolaserako tartea zein aurpegia margotzeko aukera izan dute bizilagunek, urtero Super H elkarteak antolatu ohi duen txokoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!