Eta finalaurrekoan protagonistak berriro ere Ansa eta Juanenea izango dira. Eta final handian zain izango dute Barrenetxea IV. Oriamendi enpresak honako laburpena egin du, webgunean: "Bi pilotariek dena eman zuten eta erritmo bizia izan zen. Oso ondo defendatu zuten eta akats gutxi egin zituzten. Ansa gehiago nabarmendu zen jokaldiengatik eta Juanenea freskoago aritu zen pilotakadan. Huts gutxi izan ziren eta partidaren hasieran eta azken pilotakadan kontzentratu ziren. 28-29koan Ansak besoa askatu zuen, baina pilota kontrakantxara joan zitzaion eta 28-30eko norgehiagoka bukatu zen Juanenearen gozamenerako".