Euskaltegiak aditzera eman duenez, euskara-maila guztiak dira ongi-etorriak bertan, izan ere, helburu bat baino gehiago izango ditu ikastaroak: "Dendako paisaia linguistikoa aldatzea (dendako salgaiak izendatzeko laguntza), euskaraz dakiten bezeroei ulertzea, euskaraz dakitenekin hitz egiten hastea..."
Eskola-ordu horiek Urnietako Udalak diruz lagunduko dituela iragarri du, era berean, AEK-k. Hori horrela, informazio gehiago nahi dutenek euskaltegian bertan (San Juan kalea 42, Elkarteen Etxea) argitu ditzakete zalantza guztiak, bai eta 662 338 747 telefono-zenbakira hots eginda edota urnieta@aek.eus helbide elektronikora idatzita ere.