Ekiteko prest dira

Aiurri 2025ko ira. 18a, 07:50

Postu onean gelditzeko anbizioz abiatuko da gizonezkoen Gorengo mailan ariko den taldea. Futbol-eskolatik dabil herriko klubean Sergio Fernandez Gonzalez kapitaina.

Aurredenboraldi biziaren ondoren, prest daude jokalariak, erdilariaren hitzetan. Kalitatea igo egin dela azaldu du Fernandezek, kanpotik ekarritako jendea zein lehen taldera jauzi egin duten jubenilak direla eta: “Taldearen aurtengo helburu nagusia maila mantentzea da”.

Kapitainak argi du: zaleen babesak indarra emango dio klubari: herrikideen gertutasunak taldeari lagundu egingo diolakoan da Fernandez: “Nortasuna pizten du”. 

Lehen bi partidak

Urnietako lehen futbol-taldeak etxetik kanpo hasiko du denboraldia.

1. jardunaldia: Mundarro-Urnieta. Irailak 20, larunbata. 16:00. Astigarraga.

2. jardunaldia: Urnieta-Vasconia. Irailak 24, asteazkena. 19:30. Urnieta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!