Aurtengoa lesioak baldintzatu badu ere, buruz buruko txapelketa nagusiko finalaurrekoan da urnietarra. Juanenearen aurka 30-28 galdu arren, 24 puntu lortu zituenez, txapelketan aurrera doa. Finalaurrekoan aurkari bera izango du: Juanenea. Eta biek ere dagoeneko badakite finalista nor den: Barrenetxea IV.