Zer egin behar dute interesa duten Aiurrikideek?
• Whatsapp mezu bat idatzi "Itzulera" hitz-gakoarekin Aiurriko telefono-zenbakira, izen-abizenekin: 619 163 537
• E-posta idatzi "Itzulera" hitz-gakoarekin diseinua@aiurri.eus helbide elektornikora, izen-abizenekin
Erremediorik gabeko zentzugabekeria
Egileen esanetan, ikusleen begibistan eraikitzen den road movie “lotsagabe eta psikodelikoa” da “Itzulera” obra. Hala, antzerki-konpainia bateko hiru kidek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia du oinarri kontakizunak. “Erritmo biziko” komedia existentziala da ikuskizuna: Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza batekin egingo dute jauzi ozeanoz bestalde bizi zein sormen krisian dauden hiru protagonistek, diasporako euskaldunak elkarrizketatzeko helburuz. Alabaina, ezusteko gertaera batek bidaiaren norabidea aldatzen du erabat, egileen hitzetan, ikuslea “deliriozko abentura batean” murgiltzeraino: “Autofikzio moduan idatzia, nortasunaren bilaketa eta gizakion erremediorik gabeko zentzugabekeria azaleratzen ditu antzezlanak, irudi hipnotiko eta ederrez beteta dagoen lan honetan”.
Antzerkia eta zinea, bat eginda
Zinemako plato bihurtuko da ikuskizuna, David Aguilar zinegilea izango baita agertokian, irudiak denbora errealean sortzen eta errealizatzen. Hala, lagun izango ditu kontaketak Ander Fernandez konpositoreak sortutako soinu-banda, Andoni Mendizabalen argien diseinua eta Barbara Rassok sortutako jantziteria.