Ostegunero, elkarretaratzeak egingo dituzte Egape Ikastolan, Palestinaren alde

Aiurri 2025eko urriaren 3a

Hezkuntza komunitatera ere iritsi da aldarrikapena: ostegunero, bi elkarretaratze egingo dituzte Egape Ikastolako ikasle, irakasle zein gurasoek, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Horrela, eskola-orduen aurretik eta ondoren egingo dituzte mobilizazioak: goizeko 08:50etan eta arratsaldeko 16:30ean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!