Hasi da Markel Carmona urnietarraren aldeko kirol-erronka solidarioa

Aiurri 2025ko urr. 3a, 18:15

Berriki, hasiera eman dio Aurrera Markelekin elkarteak Markel Carmona urnietarraren aldeko kirol-erronka solidarioari. Hernaniko arraun-elkarteko kideak lagun, arratsaldeko 18:00etan, Xabier Salillasek eta Abel Fernandezek ergometroan egin beharreko 12 orduko jarduna hasi dute, jada, Hernaniko Atsegindegi plazan. Behin hori amaituta, zintara jauzi egingo dute bi kirolariek Denontzatzeko kideekin batera, 12 orduz martxan aritzeko.

Kirol-jarduna samurtze aldera, egitaraua prestatu du Aurrera Markelekin elkarteak.

Urriak 3, ostirala

  • 18:00 Erronkaren hasiera: Leire Retegi txistularia eta Xanti Nazabal dantzaria.
  • 19:00 DJ Katxorro.
  • 21:00 Ogitarteko solidarioa.
  • 22:00 Kontzertua: Arrixku.

Urriak 4, larunbata

  • 11:00 Musika eta buruhandiak: Hernaniko Banda eta Hernaniko Gazte Banda.
  • 12:00 Herri kirol erronka Hernani vs Urnieta.
  • 14:00 Ogitarteko solidarioa.
  • 16:00 Gora Musika! ikuskizuna. Taupada, batukada eta kalejira.
  • 17:00 Kontzertua: Mendeku.
  • 18:00 Erronkaren bukaera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!