Bertan behera gelditu da aizkoragintzari buruzko bisita gidatua

Aiurri 2025eko urriaren 17a

Urnietako Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, bertan behera gelditu da, aizkoragintza ardatz, antolatuta zegoen bisitaldi gidatua. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen zen eta urriaren 18an egitea zegoen aurreikusita, goizean: Jose Ramon Jauregi urnietarra da Euskal Herriko azken aizkoragilea eta Erratzu industriagunean kokatzen den bere lantegira gerturatzeko aukera eman behar zuen hitzorduak.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!