Zabaltzear da ludoteka-zerbitzua

Aiurri 2025ko urr. 8a, 10:02

Aurki irekiko ditu ateak ludotekak, ikasturte berriari begira. Hala, zerbitzua hobeto ezagutzeko, ate-irekien jardunaldiak izango dia urriaren 13tik 16ra bitartean. Ondoren, urriaren 20tik 30 arte izango dute familiek izena emateko aukera, ludotekan bertan, Arantzubiko eskola zaharrean, hain zuzen. 

Orotara, 15 euroko kostua izango du zerbitzuak, eta adinaren araberako ordutegia izango du, astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 17:00-19:00 bitartean. 

  • Astelehena eta asteartea: 2019 eta 2020ko haurrak.
  • Asteazken eta osteguna: 2015, 2016, 2017 eta 2018ko haurrak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!