Lanketa horretan jardun zuten aitzinako erlojuetan adituak diren Aitor Villa, Juan Mari Elosua zein Xabier Alvarezek, Salestarrak ikastetxeko Julen Oscoz, Gorka Azkarate zein Jesus Urain irakasleek eta Enaitz Jauregi, Ekhi Usarralde nahiz Aimar Zubeldia ikasleek.
Ikastetxean mantentze-lanak egingo dituzte (pieza guztiak garbitu, doitze-lanak egin, berriro muntatu...). Zenbait hilabetetan luzatuko den eginkizunaren ardura hartu dute irakasle eta ikasleek. Bien bitartean, lehen aipatutako erloju konpontzaileek orduak markatuko dituen behin behineko erlojua ipiniko dute kanpandorrean.