Abiatu da herrian abesbatza sortzeko prozesua

Aiurri 2025ko urr. 9a, 14:14

Ana Pozas kultura zinegotzia eta Juan Jesus Neira Easo Abesbatzeko presidentea

Martxan da herrian abesbatza sortzeko prozesua, Urnietako Udalaren eta EASO Abesbatza Elkartearen elkarlana medio: hemezortzi urtetik gorako herritar guztiei irekia egongo da eta ez da zertan inolako esperientzia edo musika-lengoaia ezagutzarik izan behar parte hartzeko. 

Urnietako Udalak ohar bidez adierazi bezala, astean behin izango dira saioak, "parte-hartzaileen beharretara egokitzeko ordutegi adostu batean". Errepertorioari dagokionez, "anitza" izango dela jakinarazi du: "Kantu herrikoietatik hasi eta izaera formalagoa duten piezetaraino, beti ere irisgarritasuna eta parte-hartzea ardatz hartuta".

Bi aukera dituzte herritarrek izena emateko: idazkaria@easomusikaeskola.com helbide elektronikora idatzita edo 645 005 082 telefonora hots eginda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!