Ekimenari lotuta, lotuta, 2022an, 2023an, 2024ean eta 2025ean jaiotako haurren familiei doako liburu sorta bat banatuko die Urnietako Udalak liburutegian, urriaren 20tik aurrera.
Liburu baby kluba
0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Antolatzaileen esanetan, haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saioetara, "eta hura ere jardueraren partaide izango da, funtsezkoa baita gurasoek edo tutoreek ere prozesuan parte hartzea, bertan hasitako bideak etxean jarraipena izan dezan". Saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusian izango dira eta gehieneko edukiera 20 familiakoa izango da.
- Urriak 15 17:00.
- Urriak 29, 17:00.
- Azaroak 12, 17:00.
- Azaroak 26, 17:00.
- Abenduak 10, 17:00.
Liburu txiki kluba
4-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hemen helduen parte hartzea hautazkoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Saioak liburutegian izango dira.
- Urriak 22, 17:00.
- Azaroak 19, 17:00.
- Abenduak 3, 17:00.