Mobilizaziorako deia egin du Palestinaren alde Urnietan sorturiko gazte-komiteak

Aiurri 2025ko urr. 13a, 11:40

Iturria: Ikasle Abertzaleak

Kaleak hartzeko deia egin du Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik Urnietan sortu berri den gazte komiteak: "Egoera larria bizi dute Gazan eta neurriko erantzuna ematen jarraitu behar dugu munduko txoko guztietan". Hori horrela, hainbat hitzordu antolatu dituzte, urriaren 15eko mobilizazioei begira: "Presioa biderkatu, konplizeak seinalatu eta instituzioen zuriketa agerian utzi behar da. Bi estatuen aterabidea ez da erreala". 

Bihar arratsaldean, 18:30ean, Plazido Muxika plazan, mosaikoa egingo dute eta 19:00etan, berriz, Palestinaren aldeko elkartasun-argazkia. Horrela, urriaren 15ean, eguerdiko 12:00etan Donostiako Bulebarretik abiatuta, Ikasle Abertzaleak-ek deituriko manifestaziora joateko deialdia luzatu dute. Horretarako 11:00etan egingo dute hitzordua herrian, autobusa hartzeko.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!