Ongi-etorri saioa, bizilagun berrientzat

Aiurri 2025ko urr. 15a, 10:06

Ongi-etorri saioa izango da, Urnietako Udalaren eskutik, herrira iritsi berri direnentzat, urriaren 22an, arratsaldeko 18:30ean. Lekaio kultur etxean egingo dute hitzordua, eta udal zerbitzuak aurkezteaz gain, herriko elkarteen eta eragileen berri ere izango dute. 

Aurkezpena Herme Gonzalez Udaleko bigarren alkateordeak egingo du. Hala, Jorge Segurado alkatea bertan izango da, bai eta udalean ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariak ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!