“Gazteak eta etxebizitza” hitzaldia

Aiurri 2025ko urr. 17a, 08:56

Gazteak eta etxebizitza hizpide, hitzaldia antolatu du Urnietako Udalak, urriaren 28an, kiroldegiko kulturguneko erabilera anitzeko gelan. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, euskaraz. 

Orotara, lau helburu ditu hitzaldiak: batetik, eskura dauden etxebizitza-aukerei buruzko informazio "argia eta zehatza" ematea, "kasu bakoitzerako erabaki arduratsuak eta egokiak hartzea errazteko". Bigarrenik, gazteei etxebizitza alokatzeko eta erosteko dauden laguntzei buruzko informazioa ematea, "independizatu nahi duten gazteen finantza-karga arintzeko". Hirugarrenik, gazteei erabaki informatuak hartzeko "beharrezko tresnak eta informazioa" ematea. Eta, azkenik, gazteei "espazio bat" eskaintzea, etxebizitzari edo emantzipazioari eragiten dion beste gairen bati buruzko galderak egiteko eta zalantzak argitzeko.

Aldez auretik izena eman beharko da, Urnietako Udalaren webgunean edota aplikazioan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!