Bilera deitu du AEK-k, euskaltzaleei begira

Aiurri 2025eko urriaren 20a

Bilera deitu du Urnietako AEK-k herriko euskaltzaleei eta eragileei begira, euskara bera ikasgelatik atera eta herrira zabaltzen hasteko xedez. Urriaren 22an izango da hitzordua, iluntzeko 19:30ean, euskaltegian bertan (Elkarteen Etxean): "Eragileak eta herritarrak animatu nahi ditugu, epe ertain-luzera begira estrategia bat pentsatzeko, euskara ardatz jarrita".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!