Artxiboko irudiek zein elkarrizketatuen lekukotzek osatzen dute kontaketaren bizkarrezurra. Hala, hitza hartu dute, besteak beste, ikus-entzunezkoan eskualdeko herritarrek: Urnietako Koro Berasategik, Iriondo abeslariaren ilobak, eta Andoaingo Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIA egunkariko zuzendariak.
Gonbidapenak eskuratzeko aukera
Filmaren aurrestreinaldia ikustera joan nahi dutenek gonbidapena jaso beharko dute Saroben. Pertsona bakoitzak 2 gonbidapen hartu ahal izango ditu gehienez: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00.
Filma datorren azaroaren 16an helduko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara.