Urriaren 24an, "Euskal rola: Zer? Nola? Noiz?" hitzaldia izango da euskaraz, 18:00-20:00 bitartean. Horrela, larunbatean, Warhammerren hastapeneko lau laguneko bi partida antolatu dituzte, 10:30ean hasita, bazkalorduraino. Arratsaldean askotariko rol-partidatan murgiltzeko aukera izango da 16:00etan hasi eta 21:30ak arte. Azken egunean, hamasei lagunentzako Lorkanako Txapelketa izango da, 10:00etatik aurrera eta, arratsaldean, berriz, rol-partidak zein mahai-jokoak.
Era berean, igandean, Erdi Aroko eskrima erakustaldia ikusteko aukera egongo da Sala de Armas Ignotaren kolaborazioarekin. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, Plazido Muxika plazan.