Atzo, Mateo Gonzalez Cuestak hiru hamarkadetan lan egin zuen bi lantegien aurka familiak jarritako kalte-demanda epaitu zuten.
Amiantoaren biktimen eskubidean defendatzen dituen ASVIAMIE elkarteko kideak elkarretaratzea egin zuten Justizia Epaitegiko atarian, eta bertan izan ziren Mateo Gonzalezen bi alaba, Jone eta Shandra.
ASVIAMIE elkarteak zabaldutako oharrean adierazten denez, Gonzalez, 1965etik 1992ra bitartean, Hernaniko Pedro Orbegozo SAn eta ACENORen lanean ari aritu zen. Hasieran, forjaketan lan egin zuen, eta ondoren, laminatu beharreko lingoteak berotzen ziren labeetan. Aipatu bi enpresan horien oinordeko gisa demandatu dira Sidenor Aceros Especiales S.L. eta COFIVACASA enpresak.
Donostia Ospitaleko txostenetan jasotzen denez, Mateo Gonzalezek pleura-plaka kaltzifikatu eta aldebikoak aurkezteagatik artatu zuten. Hain zuzen, 2017ko urtarrilean, biriketako minbizia diagnostikatu zioten, eta ziurtatu zuten amiantoaren eraginpean egon izana zela diagnostikoaren kausa.
Mateo Gonzalez 2023ko otsailaren 4an hil zen, esan bezala.
2023/06/06an, INSSk (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak) lanbide gaixotasunaren ondoriozko alargun-prestazioa aitortu zion Gonzalezen alargunari.
Aipatzekoa ere bada Mateo Gonzalez hil eta ia bi hilabetera, 2023/03/30ean, OSALANek egin zuen txostenean, honako hau ondorioztatu zuela: "Egindako ikerketatik lortutako informaziotik abiatuta, esan daiteke badaudela arrazoizko zantzuak amiantoarekiko esposizioa dagoela adierazteko. Horregatik, pentsa daiteke Mateo G.C. langileak, Acenor S.A. enpresan (lehen Pedro Orbegozo) jardun zuen bitartean amiantoarekin manipulatu ahal izan zituen materialak, eta, beraz, amianto-zuntzak arnastu ahal izan zituela".
Era horretan, OSALANek Gonzalez amiantoaren eraginpean ziurrenik egondakoen langileen zerrendan sartu zuen.
Enpresak ez zituen hartu garai hartako araudiaren arabera eska zitezkeen segurtasun- eta higiene-neurriak, eta, hori dela eta, langilea kutsatu egin zen. Urte batzuk geroago, biriketako minbizia garatu zuen, eta horren ondorioz hil zen.
Hain zuzen, horregatik, familiak 154.733.24 euro erreklamatzen dizkie bi enpresei, kalte-galera gisa.