Bilera irekia deitu du Urnietako Udalak, txosnen ordenantza aldatzeko prozesua hizpide

Aiurri 2025ko urr. 24a, 16:41

Txosnagunearen ordenantza aldatzeko prozesuan, Urnietako Udalak bilera irekia deitu du hilaren 30erako, Lekaio kultur etxean, 18:30ean: batetik, indarrean dagoen ordenantzaren berri eman nahi du; bestetik, aldaketa gauzatzeko jarraituko den prozesua aurkeztu nahi die herritarrei, suerta daitezken zalantzak argitzen saiatzearekin batera.

"Helburua herritar guztien beharretara ahalik eta gehien egokitzen den ordenantza bat egitea da", azaldu du ohar bidez, Urnietako Udalak: "Bileraz gain, lanketa zuzena egingo da Jai Batzordearekin, elkarteekin, udalerriko eragileekin eta interesa duen herritar ororekin".

Ordenantza aldaketa

Urnietako Udalak azaldu bezala, orain hilabete, hain zuzen, udaletxeko iragarki-taulan argitaratzearekin batera ekin zitzaion "ordenantza berria egiteko ideiak eta ekarpenak jasotzeko balio duen 30 egun naturaleko jendaurreko erakustaldiari". Hala, azaroaren 6an itxiko da epea.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!