Urnietako alkateak ireki zuen hitzordua, Jorge Seguradok, musikariaren ilobak, hain justu ere. Amaieran, berriz, Inge Mendioroz zuzendariarekin eta Idoia Garzes gidoilariarekin batera solasteko aukera izan zuten aretora gerturatutako herritarrek. Ikus-entzuleen artean ziren Iriondoren senitartekoak, baita protagonista berezia gertutik ezagutzen zuten lagunak ere. Herriko zein lurraldeko ordezkari politikoak ere bertaratu ziren Urnietara, ostiral iluntzean.