Bi hitzaldi , gurasotasuna ardatz

Aiurri 2025ko urr. 30a, 09:17

Iturria: Barren.eus

"Seme-alaben autoestimua elikatzen" izenburupean, bi hitzaldi antolatu ditu Urnietako Udalak, Foru Aldundiarekin elkarlanean, "Treba Gurasoak" egitasmoaren barruan. Azaroaren 13an eta 20an izango dira hitzorduak, euskaraz, Kiroldegiko erabilera anitzeko gelan, arratsaldeko 17:30ean.

Autoestimua eraikitzeko prozesuan eragiten duten elementuak izango dira hitzaldi-sortaren abiapuntu: nola erantzun beren autoestimuan baldintzatu gabe gustokoak diren eta ez diren jokaeren aurrean? Era berean, tresna ere izan nahi du autoestimua elikatzeko proposamenak aurkitzeko baliabideak.

Izen-ematea

Online egin daiteke izen-ematea  azaroak 8ra bitarte, Udalaren APP-an edo webgunean. Bestela, 650 250 356 deitu edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera idatzita beharko dute interesa dute herritarrek, baita, Gazte Informazio Puntuan presentzialki jakinarazi ere.

Zaintza-zerbitzua

Bi hitzordu horietan zaintza-zerbitzua ipiniko du martxan Urnietako Udalak, azaroaren 6ra arte eskatzen dutenentzat. Zerbitzu hau nahi dutenek izen-ematean adierazi beharko dute zenbat haur eta zein adinekoak diren zehaztuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!