Bete dira, jada, NANa eta Pasaportea herrian bertan egiteko hitzordu guztiak

Aiurri 2025eko azaroaren 4a

Egun batez NANa eta Pasaportea herrian bertan egiteko aukera izango dute urnietarrek: hitzorduak hartzeko epea hasi bezala bete dira, egun berean, hitzordu guztiak. Hilaren 19an izango dute herritarrek dokumentuak berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera, San Juan plazan, 9:00etatik 13:30era, Polizia Nazionalak jarriko duen buelgo mugikorrean. 

Ordainketa esku-dirutan egin beharko da: NANaren kasuan, hamabi euro izango dira, eta pasaportearen kasuan, 30 euro. Urnietako Udalak azladu bezala, hitzordua hartu nahi dutenek nahi dutenek  Bertan bulegoan jakinarazi beharko dute azaroaren 3tik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!