Hamar proposamen, aukeran, Urnietako Udalaren aurrekontu parte-hartzailean

Aiurri 2025eko azaroaren 3a

Bozketarako epea zabalik da Urnietako Udalaren aurrekontu parte-hartzaileko prozesuan: 218 eskaera egin ziren maiatzean eta horietatik hamar aukeratu dituzte teknikariek, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kontuan hartuta. Orain, hamar horietatik hiru hautatu behar dituzte herritarrek, bozka bidez. 

Hala, urtero bezala, Urnietan erroldaturiko hamasei urtetik gorako bizilagunek izango dute parte hartzeko aukera, azaroaren 16ra bitarte. Horretarako, hainbat bide izango dira: kutxak, postontziak, webgunea eta app-a. Bestalde, azaroaren 14an informazio-karpa ipiniko du Urnietako Udalak. Goizean, Etxeberri plazan egongo da eta arratsaldean, berriz, San Juan plazan.

Honako hauek dira bozketa fasera igaro diren hamar hobekuntza-proposamenak:

1. Komun publikoa jarri hilerrian.
2. Txakurrentzako parkean agilitya instalatu.
3. Kalistenia parkea egin. *Kokapena zehaztu gabe dago
4. Barandak eta lurra konpondu San Juan 26 eta Dendaldegi artean (50.000 euro arte).
5. Yurramendi kalea asfaltatu plazatik (50.000 euro arte).
6. Baranda aldatu Lategi 70en, ibaiaren pasaeraren ondoan.
7. Berrasoeta parkeko hondarra berritu.
8. Azkorte 5-7 inguruko eskailerak kopondu.
9. Txoritagain 3-4-5eko espaloiak berritu.
10. Urbita 4-6 bitarteko oinezkoentzako gunea hobetu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!