Pilotako finala jokatuko dute Odriozolak eta Ezenarrok, Gipuzkoako txapelketan mailaz igo aurretik

Aiurri 2025eko azaroaren 6a

Gipuzkoako pilota-txapelketako 2. mailara igotzeko txartela ziurtatuta, 3. mailako finalera ailegatu da UKEko Imanol Odriozolak eta Ander Ezenarrok osaturiko bikotea: larunbat goizean izango da norgehiagoka Zestoako Sasiain-Olaizola bikotearen aurka, Urnietako udal pilotalekuan. 

Lehenago, goizeko 09:30ean hasita, beste partida bat egongo da 2. mailako 3. eta 4. postuak erabakitzeko: Amasa-Villabonako Urbieta-Elizegi bikoteak indarrak neurtuko ditu Oiartzungo Olaiz-Olaiz bikotearen aurka. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!