Txapela irabazi gabe ere, bigarren mailara egin dute salto

Aiurri 2025eko azaroaren 10a

Ezin izan du Gipuzkoako pilota-txapelketako 3. mailako txapela jantzi Imanol Odriozolak eta Ander Ezenarrok osatutako bikoteak. Larunbat goizean izan zuten partida, eta adin guztietako zaleak gerturatu ziren Urnietako udal pilotalekura. Kontuak, ordea, ez ziren desio bezala atera: 22-7 galdu zuten urnietarrek Zestoako Sasiain-Olaizola bikotearen aurka. Dela dela, 2. mailara igotzeko txartela ziurtatuta du Urnietako bikoteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!