Herriko musikarien kalejira, Santa Zezilia egunean

Aiurri 2025eko azaroaren 12a

2023ko ospakizuna, Santa Zezilia egunean

Datorren asteko ostegunean ospatuko du Lourdes Iriondo musika-eskolak Santa Zezilia eguna: hilaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, Lekaio kultur etxetik irtengo da kalejira, herriari itzulia emateko asmoz: San Juan plaza, Plazido Muxika plaza, Etxeberri plaza eta musika-eskola. Plaza horietan guztietan hainbat pieza jo eta abestuko dituzte ikasleek. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia Udaletxeko arkupeetan gauzatuko dela iragarri du Urnietako Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!