Informazio-karpa, aurrekontu irekien bozkaketa-prozesuan laguntzeko

Aiurri 2025eko azaroaren 12a

Aurrera doa Urnietako Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen prozesua: bozkatzeko txanda iritsi zaie herritarrei 150.000 eurorekin herrian zein hobekuntza egin nahi diren erabakitzeko. Hala, lagungarri gisa, informazio-karpak izango dira azaroaren 14an, aukeran dauden hamar proiektuen gaineko zalantzak argitzeko xedez: batetik Etxeberri plazan izango dira, goizean (10:00-14:30); eta, bestetik, San Juan plazan arratsaldean (17:00-20:00). 

Bozka gehien jasotzen dituzten hiru proiektuak gauzatuko dira prozesura bideraturiko aurrekontua bete arte. Urnietan erroldaturiko hamasei urtetik gorako pertsonek dute parte hartzeko aukera izango dute, azaroaren 16ra bitarte. Horretarako hainbat bide eskaintzen ipini ditu Urnietako Udalak eskura: kutxak, postontziak, webgunea eta APP-a.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!