“Aitaren sustraiak” erakusketa, Andre Olasaguirre pintorearen eskutik

Aiurri 2025eko azaroaren 13a

Urnietarekin lotura berezia du Andre Olasaguirre pintore lapurtarrak, bertan jaio baitzen bere aita. Hala, bere familiaren iraganean arakatzen duen lana da "Aitaren sustraiak" erakusketa: azaroaren 20tik 22ra egongo da ikusgai pintore getariarraren lana, Lekaio kultur etxean,eguerdiko 15:00etik 19:00etara bitartean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!