Boluntario bila dabil Urnietako Udala, Errege Magoen etorrerarako

Aiurri 2025eko azaroaren 13a

Datorren urte hasierarako ia bi hilabete falta arren, Errege Magoen etorrerari begira dago, jada, Urnietako Udala: batetik, 2013 eta 2016 urte bitartean jaiotako antortxeroak behar ditu; bestetik, helduei ere luzatu die gonbita, desfilean laguntzeko. 

Abenduaren 14ra arte izango dute interesa duten herritarrek izena emateko aukera. Horretarako, bi bide ipini ditu Urnietako Udalak: Lekaio Kultur etxera deituta (943 00 80 33) edo harrera@urnieta.eus helbidera idatzita. Bertan, izen-abizenak, adina (antortxeroen kasuan) eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!