Bidaia folklorikoa, Euskal Herriko soinu-tresnak lagun

Aiurri 2025eko azaroaren 17a

Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, Euskal Herriko doinuetan bidaiatzeko aukera luzatu du Manttale kultur elkarteak. Zazpi probintzietako soinu-tresnez baliatuta, hitzordu folklorikoa izango da Sarobe arte eszenikoen gunean, abenduaren 3an, iluntzeko 19:00etan hasita: Juan Mari Beltran Laukotea izango da protagonista berezia, taldearen eskutik Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak ere.

Antolatzaileek dioetenez, kontzertuan, "kantu, doinu, dantza eta gure soinu-tresnen hotsen bitartez 'Euskal Herri musika'-ren zenbait alderdi erakustea dugu helburu". Hala, ospakizun publikoetan zein familiarretan egingo dute musikariek geldialdia. 

Manttalek iragarri bezala, doan izango da sarrera, edukiera bete arte. 

    • Juan Mari Beltran: xirolarrua, txalaparta, alboka, dultzaina, txistu-danbolina, xirula ttunttuna, txanbela.
    • Errege Belda: akordeoia, txalaparta, ahotsa.
    • Ander Barrenetxea: panderoa, txalaparta, ahotsa, danborra, kanabera, arxaluak.
    • Aitor Gabilondo: ahotsa, gitarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!