Nazioartean ospea izan duen obra taularatuko dute Saroben: "Ma Tache"

Aiurri 2025eko azaroaren 17a

Nazioartean sona irabazi duen haur-ikuskizun bat izango da azaroaren 23an Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 16:30ean: “Ma Tache” (Nire orbana). Bukaresteko Haurrentzako Nazioarteko Jaialdiko (FITC) epaimahaiaren saria zein Kotorreko Haurrentzako Nazioarteko Jaialdiko (Montenegro) sormen lan onenaren saria eskuratuta, "hitzik gabeko bidaia bisuala" da obra, lau urtetik gorako ikusleentzat zuzenduta. 

Sarrerei dagokionez, eskuragarri daude, jada, 3 eurotan.

Sinopsia
Itzalek distira egten dute jolasaren eta irudimenaren boterearen bitartez. Klik batean argia pizten duzu, eta argiak agintzen du. Ez al da zerbait berezia? Argitik sortzen da itzala. Gure heroiak bere jolas-eremua sortzen du.

Gaur, bere urtebetetze egunean, gauza bitxiak gertatzen hasi dira Ritaren etxean. Unibertso hotz eta minimalista batetan gaude, dena zorrozki kontrolatuta dagoen eremu batean.; baina bat-batean, zirkuitu-labur batek Ritaren eguneroko ohiturak apurtzen ditu. Ritak kontrola galtzen du eta bere irudimena hegan hasten da. Beste pertsonaia bat batzen da festara, gonbiterik gabe.
Nor da? Zer egitera etorri da?

Barregarria, jostagarria, poetiko eta magikoa — klown-ukituarekin eta bitxia, batzuetan zorrotza ere — ‘Ma Tache’ itzalen antzerkiaren eta hitzik gabeko keinu-antzerkiaren tarteko ikuskizuna da.

Fitxa artistikoa

  • Idatzia: Clara López Casado
  • Egileak: Natalia Weinger edo Monica Varela edo Luis Javier Córdoba eta Clara López
  • Zuzendaria: Olivier Mahiant
  • Dramaturgia laguntzailea: Jean Lambert
  • Eszenografia: Sandrine Clark
  • Argiztapen diseinua: Mark Elst eta Sébastien André

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!