Txosnen ordenantza hizpide, gaur arratsaldeko Jai Batzordean

Aiurri 2025eko azaroaren 19a

Jai Batzordea izango da gaur arratsaldeko 18:30ean Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan: besteak beste, txosnak jartzeko udal ordenantza aldatzeko prozesua izango da hizpide bertan. Udalak iragarri duenez, behin "ideiak eta ekarpenak jasotzeko herritar guztiei irekitako jendaurreko informazio-aldia"
amaitu ondoren, lanketa "elkarteekin batera" egin nahi du orain: "Horretarako, parte-hartze prozesu bat gauzatuko da jaien antolaketan parte hartzen duten elkarteekin batera. Kontsulta honen xehetasunak Jai Batzordean aurkeztuko dira".  

Horrez gain, Sanmieletako jaien balorazioa egingo da, eta Gabonei begirako ekimenei erreparatuko zaie, baita Inauterietako gaiari ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!