Kalera atera dira musikariak, Santa Zezilia eguna dela eta

Aiurri 2025eko azaroaren 20a

Atzo arratsaldeko eguraldi kaskarra ez zen oztopo izan herriko musikarientzat: kalera atera ziren, Santa Zeziliaren egunaren harira, Lurdes Iriondo musika-eskolako irakasleak zein ikasleak. 17:30ean egin zuten hitzordua, baina ez zioten herriari itzulia eman aurreikusi bezala. Horren ordez, kontzejupean egin zuten emanaldia, musika eta dantza lagun. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!