Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ateetan gaude. Udalak, batetik, elkarretaratzea deitu du azaroaren 25ean bertan. Zabaldutako prentsa-oharrean adierazi bezala, “komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake, eta berdintasunean oinarritutako harreman-inguruneak sortu, diskriminazioaren eta indarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe”.
Bestetik, "Yo soy azul" ikuskizuna taularatuko du Saroben La Chivata Teatro antzerkia-konpainiak, azaroaren 30ean arratsaldeko 19:00etan. Kontaketa fisiko, erritmiko eta desafiatzailea egiten du konpainiak. Sarrerak eskuragarri daude, jada, 7 eurotan.