Rol-jokoen txapelketa izan da asteburuan Urnietan

Aiurri 2025eko azaroaren 24a

Rol-jokoen maitaleen topagune bihurtu zen joan den larunbat goizean Urnieta: Warhammer 40k jokoaren txapelketa antolatu zuen Urnietako Habitantes de Innsmouth elkarteak Andoaingo Enderren jokoa elkartearekin batera. Hala, askotariko txokotako jendea hurbildu zen hitzordura, besteak beste, Gasteiztik, Bilbotik eta Zaragozatik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!