2025/11/28 18:00 - 21:00

Xoxokako Eskolaren mendurren-ekitaldia: "Ehun urteko arnasa"

Xoxokako Eskolaren mendurren-ekitaldia: "Ehun urteko arnasa"
Urnieta

Ehun urteko ibilbidea osatu  du aurten Xoxokako Eskolak. Bada, mugarri historiko horri omenaldia egin nahi dio bertako auzo elkarteak, bi eguneko egitaraua osatuta, "Ehun urteko arnasa" lelopean. 

Azaroaren 28an, bi hitzaldi eskainiko dira 18:00etatik aurrera. Batetik, landa eremuko eskolak izango ditu hizpide Joxe Garmendiak idazleak. Eta, bestetik,  euskararen egoeraz eta arnasguneen garrantziaz mintzatuko da Gari Goikoetxea kazetaria. Ondoren, Kantazaunen kantu-saioa izango da 19:30ean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!