Gizagune bitartekotza enpresa kontratatu du Urnietako Udalak, txosnen ordenantzaren auzia bideratzeko

Aiurri 2025eko azaroaren 25a

Soka luzea ekarri du aurten txosnen ordenantzak herrian. Horren aurrean, bitartekaritza-enpresa bat kontratatuko du Urnietako Udalak auziari erreparatzeko, Gizagune fundazioa, hain zuzen. Hala, joan den azaroaren 19ko Jai Batzordean eman zuten erabakiaren berri udaletxeko ordezkari politikoek eta, Urnietako Udalak aipatu duenez, ez zuen eragile guztien oniritzia jaso. 

Gizagune fundazioa lagun, prozesu parte-hartzailea egitea du xede Urnietako Udalak, "guztien ekarpenak, iritziak eta ikuspuntuak jasotzeko eta, horretan oinarrituta, akordio bat lortzeko". Gehitu du jasotako ekarpenetan oinarrituta zehaztuko direla ondorengo urratsak. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!