Landa eremuko eskolak eta arnasguneak hizpide izan ziren Xoxokako eskola zaharrean

Aiurri 2025eko azaroaren 29a

Xoxokako Eskolaren ehungarren urteurrena ospatzeko, bi eguneko egitaraua antolatu du asteburu honetarako bertako auzo elkarteak. Hala, atzo arratsaldean bi hitzaldi izan ziren: landa eremuko eskolak aztergai izan zituen Joxe Garmendia idazleak. Eta, bestalde, euskararen arnasguneei erreparatu zien Gari Goikotxea kazetariak.

Larunbat honetan, bazkaria eta bertsoak

Gaurko bazkaria antolatu dute, 14:00etan hasiko dena. Jarraian, Unai eta Eñaut Agirre anaiek bertso zaharren kantaldia egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!