Hilabete osoko egitaraua, euskara eta euskal kultura sustatzeko

Aiurri 2025eko abenduaren 1a

Euskararen Nazioarteko Eguna ardatz, Lurdes Iriondoren heriotzaren 20. urteurrenaren etorrerarekin batera, askotariko hitzorduak biltzen dituen egitaraua izango da abendu osoan, hizkuntza bera zein euskal kultura hauspotzeko helburuz. Manttalek, Egape Dantza Taldeak, Etxeberri auzo-elkarteak eta Urnietako Udalak osatu dute egitaraua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!