Gabonetako argien pizte-ekitaldia egingo du Magale-Salestarrak ikastetxeak

Aiurri 2025eko abenduaren 3a

Gabonak ate-joka diren honetan, argien pizte-ekitaldia egingo du Magale-Salestarrak ikastetxeak abenduaren 10ean. Urnietako Etxeberri plazan izango da hitzordua, arratsaldeko 18:15etik aurrera: dantzariak, trikitilariak, Olentzero zein Maridomingiren bisita, gabon-kantak, txokolatada... Zentroko askotariko mailatako ikasleek hartuko dute parte egitarauan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!