Aitortza-ekitaldia, Bizikidetzarako Herritarren Taldea omentzeko

Aiurri 2025eko abenduaren 5a

Artxiboko irudia.

Urnietako Bizikidetzarako Herritarren Taldeari aitortza egiteko ekitaldia antolatu du Urnietako Udalak, Baketik-ekin batera: abenduaren 10ean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

2016. urtean sortu zen taldea, askotariko ideologia zein sentsibilitateko boluntarioekin osatuta. Harrezkero, udalak ohar bidez argitu bezala, prozesu "sakon, serio eta zorrotza" garatzen ari da, "azken hamarkadetako motibazio politikoko indarkeriaren eta terrorismoaren ondorioak hobeto ulertzera bideratuta".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!